Herritarren, gizartearen eta ingurumen politikaren onerako, sektore honetarako markatutako helburuak dira garraio sistema seguruagoak, ekologikoagoak eta adimendunagoak garatzea, Europako industriek munduko merkatuan lortutako lehiakortasuna mantentzearekin eta areagotzearekin batera.

Aeronautikaren sektorea ezaguna da kalitate mailetan eskakizun zorrotzak dituelako, eta sektore horretan Fagor Elektronikak EN 9100 eta EN 9110 egiaztagirien babesa dauka. Egiaztagiri biak beharrezkoak dira aeronautikaren sektorearen elektronikan erreferentziazko hornitzaile izateko. EN 9100 arauaren inplementazioa ez da hautazko zerbait, premiazko zerbait baizik, hau da, erakundeak lehiakorra izaten jarraitzeko behar duen zerbait.

Fidagarritasun, kalitate, segurtasun eta teknologian duten eskakizun maila handia da, besteak beste, sektore honetan erabilitako sistema elektronikoen ezaugarria. Fagor Elektronikan prest gaude premia horiei erantzuteko.


Proiektu nabariak

  • 75 KW-eko Converter proiektua

    75 KW-eko Converter proiektua

    Potentzia handiko AC/DC bihurgailuen familia berri baten garapena (75 KW), hegazkinen sistema elektrikoak elikatzeko. Garatutako ekipoak hegazkinaren sorgailu nagusitik datorren 115 V-eko eta maiztasun aldakorreko (360Hz-800Hz) tentsio trifasikoa hartu eta oso egonkorra den kizkurdura txikiko 720 Vdc-eko tentsio jarraitu bihurtzen du, hegazkinaren potentzi sistemak elikatzeko (radarra, sistema hidraulikoa, etab.), tentsioaren erorketa eta zirkulatzen duen korrontearen intentsitatea murriztuta.

    Deskargatu fitxa teknikoa

  • FVFG75 proiektua

    FVFG75 proiektua

    Maiztasun aldakorreko sorgailu bat/10 eta 30 KW arteko motor kontrolagailu bat garatzeko proiektua.

  • IPEA Inverters proiektua

    IPEA Inverters proiektua

    350VA eta 1500VA arteko IPEA Inbertsore familia berri baten garapena. Inbertsore horiek bateriako 28 V-eko tentsio jarraitua 115V 400 Hz-eko edo 230V 50 Hz-eko tentsio bihurtzen dute.

    Deskargatu fitxa teknikoa