Automobilgintzaren sektoreko produktu elektronikoak ezagunak dira bolumen handiko eta oso kalitate maila handiko serieak fabrikatzea eskatzen dutelako, eta hori automatizazio maila handiko sistemekin lan eginez lortzen da. Sektorea ezaguna da kalitate mailetan eskakizun zorrotzak dituelako, eta sektore horretan Fagor Elektronikak IAFT 16949 egiaztapenaren eta automobilen fabrikatzaile nagusien, TIER-1 eta TIER-2, homologazioaren babesa dauka.


Proiektu nabariak

  • Power Train proiektua - Venus Fagor

    Power Train proiektua - Venus Fagor

    Sektore honetan azpimarratzekoa da Venus proiektua. Power train berri baten garapena da, zeina funtsean ibilgailu elektrikoei eragiteko erreluktantzia aldakorreko motor bat den, imanik gabea eta efizientzia eta potentzia dentsitateko baldintzak betetzen dituena, eta inbertsore bat, merkatuan dagoen potentzi dentsitaterik handienekoa, arinena eta txikiena

    www.venusfagor.com

    Deskargatu fitxa teknikoa

  • Power Train proiektua

    Power Train proiektua

    150 kW-eko Power Trainaren proiektua, ibilgailu elektriko edo hibrido baten trakziorako, merkatuan dagoen potentziako dentsitaterik handienarekin. ISO 26262 estandarraren arabera garatu da.

    Deskargatu fitxa teknikoa

  • Pecal proiektua

    Pecal proiektua

    Proiektu honen izena PEDalera eta CALiper hitzen kontrakziotik dator, eta disko-freno trinko eta adimendunaren sistema berri bat garatzeko proiektua da, ibilgailu elektriko eta hibrido berrietan pentsatuta, azken belaunaldiko pedaleko sentsore batekin.

  • Mas-I-Reve proiektua

    Mas-I-Reve proiektua

    Multi-Agente Sistema (MAS) Ibilgailu Elektrikoak instalazio handietan kargatzeko (garajeak eta aparkalekuak) eta eskari elektrikoen kudeaketan erabakiak hartzeko, instalatutako azpiegiturak eraginkortasunez lan egin ahal izan dezan eta energiaren erosketa eraginkorra izan dadin. Hauek dira, besteak beste, funtzionaltasunik garrantzitsuenak:

    • Kontsumoen iragarpena (eskaria) instalazioetako bakoitzean. Horrela bere kudeaketa optimizatu daiteke
    • Erabakiak hartzen laguntzen du, bereziki energiaren kontratazioaren gaineko erabakiak direnean, erosketa eskarira egokituz
    • Araudi berrira egokitzea, tartean direla sare merkatuko eragile guztiekiko komunikazioak, ISO/IEC 15118-1 arauaren arabera
    • Erabakitzeko prozesuaren optimizazioa, helburu bat baino gehiagorako, irizpide hauetatik abiatuta: kostua, errentagarritasuna, erreserba ahalmena, kontratazio leihoa, nodoen arteko esleipenaren granularitatea –garajeak– (leiho barruko tarteak, non esleipena konstante mantentzen den), etab
  • PROYECTO DEWI

    DEWI proiektua

    DEWI proiektuak soluzio gakoak bilatzen ditu hiri adimendunetan eta azpiegituretan haririk gabeko konektibitatea eta haririk gabeko interoperabilitatea edukitzeko, aintzat hartuta herritarren ohiko ingurune fisikoak, hala nola eraikinak, automobilak, trenak eta hegazkinak, goraka doazen etxe adimendunei eta gune publiko adimendunei nabarmen laguntzeko.

    DEWI proiektuaren helburu orokorra da funtsezko teknologiak eta erreferentziako arkitekturak eskaintzea, sentsoreari eta barne komunikazioaren burbuilari eta ingurumenarekiko interfazeei erreparatuta. Horrek esan nahi du:

    • Irismen fidagarri laburreko komunikazioa, autokonfiguragarria, eta aukeran segurua
    • Energiaren kudeaketa lokala: efizientzia, aprobetxamendua, biltegiratzea
    • Sentsore eta gailu mugikorren lokalizazioa, haririk gabeko sentsoreen sareen integrazioa

      BIDEOA IKUSI
  • EPS proiektua

    EPS proiektua

    Direkzio elektriko baten garapena belaunaldi berriko ibilgailu utilitarioetarako. A, B eta C segmentuetarako balio du, prestazio bikainak ditu, eta merkatuan dagoen bere segmentuko txikiena eta indartsuena da, ISO 26262 - ASIL D arauaren menpe garatua.

    Deskargatu fitxa teknikoa