Fagor Electrónica boladan dago

Gure jarduerari buruzko azken berri guztiak

Korrikaldia Fagor Electrónican

Written by Super User   |   29 Martxoa 2019

Jarri dugu martxan Korrikaldia Fagor Electronica Koop. E.an. ekintza honen bidez korrika eta euskaraldia lotu nahi izan dugu. 12 egun iraungo du ekintza honek eta sortu dugun lekukoa sei sailetik pasatuko da eta bakoitzean 2 egun egingo du.

Helburu nagusia da, euskaraldiaren espirituari jarraituz, euskararen erabilera handitzea lantegi osoan. Lekukoa lantegian bertan sortu dugu bertako produktuekin eta barruan azken egunean irakurriko den lehendakariaren mezua darama.

 

Korrikaldia Fagor Electrónican