Energia

Askotariko teknologiaz baliatuz (ziklo termodinamikoak, elektronika, sentsorika…), elektrizitatea modu efizientean sortzeak lagundu egiten du energia primarioak hobeto ustiatzen. Energia zentzuz erabiltzeak energia alferrik erabiltzea murrizten du eta dirua zuzenean aurreztea dakar, bai familientzat bai ingurumenerako. Era berean, energiaren bilketaren eta erabileraren alorreko hainbat garapen I+Gko unitate honen lan eta ezagutza ildoen osagarriak dira.


Proiektu nabariak

  • DEWI proiektua

    DEWI proiektua

    DEWI proiektuak soluzio gakoak bilatzen ditu hiri adimendunetan eta azpiegituretan haririk gabeko konektibitatea eta haririk gabeko interoperabilitatea edukitzeko, aintzat hartuta herritarren ohiko ingurune fisikoak, hala nola eraikinak, automobilak, trenak eta hegazkinak, goraka doazen etxe adimendunei eta gune publiko adimendunei nabarmen laguntzeko. DEWI proiektuaren helburu orokorra da funtsezko teknologiak eta erreferentziazko arkitekturak eskaintzea, sentsoreari eta barne komunikazioaren burbuilari eta ingurumenarekiko interfazeei erreparatuta. Horrek esan nahi du:

    • Irismen fidagarri laburreko komunikazioa, autokonfiguragarria, eta aukeran segurua
    • Energiaren kudeaketa lokala: efizientzia, aprobetxamendua, biltegiratzea
    • Sentsore eta gailu mugikorren lokalizazioa, haririk gabeko sentsoreen sareen integrazioa

     

    Deskargatu fitxa teknikoa

  • ARROWHEAD proiektua

    ARROWHEAD proiektua

    Haririk gabeko azpiegitura txertatu eta fidagarri bat garatzeko proiektua. Berrikuntzako proiektu pilotu honek, zeina Artemisek deitu duen, bi lan ildo ezartzen ditu: sistema energetikoen eta ekoizpen sistemen automatizazioa eta hiri eraikuntza eta azpiegitura adimendunen garapena, hiri adimendunetarako.

    Helburua da eraikinen, azpiegituren eta industri prozesuen efizientzia energetikoa handitzea, teknologia txertatuak erabiliz.

  • Proyecto Super-STRG-MGMT proiektua

    Super-STRG-MGMT proiektua

    Energia metatzeko sistema efiziente baten garapena, motor elektrikoen frenatze prozesuetan energia metatu ahal izateko, eta berreskuratutako eta metatutako energiaren aprobetxamendua ahalbidetzeko, motorrak errazago abiarazteko: funtzionamendu fase horretako gehiegizko kontsumoak neurri handian arinduz, zarata eta igorpen elektromagnetikoak murriztuz, eta sistema globalaren osagai garrantzitsuen fidagarritasun handiagoa eta iraupen luzeagoa ziurtatuz.

    Sistema guztiak konektatuta daude, bai energi iturriarekin, bai kargarekin, Fagor Elektronikak garatutako inbertsorearen bitartez, zeinak multzoaren kontrola eta aprobetxamendu optimoagoa ahalbidetzen duen.

  • Karga estazioen proiektua

    Karga estazioen proiektua

    Ibilgailu elektrikoak kargatzeko Fagor sistemen belaunaldi berri baten garapena, kanpoko zein barruko ingurune publikoetan zerbitzua emateko diseinatua, mikroprozesagailuan oinarritutako teknologia duen kontroleko elektronikarekin.

    Sistema elektrikoa babestuta dago etengailu magneto termikoen, diferentzialean eta gaintentsioen kontrako etengailu baten bitartez. Karga gunearen barruan 2 multzo bereizten dira. Hainbat mikroprozesagailuk gidatutako multzoak dira; bat, ibilgailu elektrikoaren aldagaiak kudeatzeko, eta bestea erabiltzailearekin interfaze lanak egiteko. Multzo bi horien baturak karga guneen bi ekintza talde sortzen uzten du:

    • PUBLIKOAK: bakartua edo aniztuna
    • PRIBATUAK: partikularra edo komunitarioa

     

    Deskargatu fitxa teknikoa