[ tr ] Encabezado Erdieroaleak - berriak

Fagor Electrónica boladan dago

Gure jarduerari buruzko azken albiste guztiak

Fagor Electrónicak ingurumena babesteko konpromisoa berritu egin du

Written by Super User   |   02 Martxoa 2018

Fagor Electrónicak UNE-En ISO 14001:2015 ingurumen ziurtagiriaren bertsio berria eskuratuz, ingurumenaren aldeko kudeaketa arduratsua egitearen konpromisoa berretsi egin du Arrasate zein Thailandiako plantan.
Estandar zorrotz honi dagokion ziurtagiriak ezarritako baldintza legalak betetzetik haratago doan kudeaketa ziurtatzen du. UNE-EN ISO 14001:2015 araudiarekin bat datorren Ingurumen kudeatzeko sistema ezartzeak aukera ematen du erakundean garatzen den jardueratariko bakoitzean sortzen diren ingurumen aspektuak sistematizatzeko; horrez gain, ingurumen babesa eta kontaminazioaren prebentzioa bultzatuko ditu arlo sozioekonomikoekin orekatuz.

Ikusi Arrasate-Mondragoneko ziurtagiria

Ikusi Thailandiako ziurtagiria

Fagor Electrónicak ingurumena babesteko konpromisoa berritu egin du