[ tr ] Encabezado Erdieroaleak - berriak

Fagor Electrónica boladan dago

Gure jarduerari buruzko azken albiste guztiak

Fagor Electronicak odola emateko kanpaina bultzatzen du, Arabako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean.

Written by Super User   |   06 Martxoa 2019

Fagor Electronicako Eraldaketa Sozialerako Batzordeak ekimena bultzatu nahi izan du, eta ondorengo bideoa prestatu du horretarako. Bideoan, bazkide guztiak parte hartzera animatzen ditu, mundua solidarioagoa izaten laguntzeko.

Ikusi bideoa

Eskerrik asko, Eraldaketa Sozialerako Batzordetik

Zergatik eman odola?

• Odola ematea bizitza oparitzea da. Besteekiko eskuzabaltasuna garbi adierazten du, eta onura zuzena eta berehalakoa dauka: bizitzak salbatzea.
• Odol premia etengabea da; beraz, garrantzitsua da odola aldian-aldian ematea.
• Odolak iraungitze data dauka; hori dela eta, garrantzitsua da odol emateak etengabeak izatea, izan ere, une jakinetan odol erreserba handiak edukitzeak ez du bermatzen ohiko odol premiei erantzutea.
• Odola ehun ordezkaezina da eta ezin da fabrikatu; hori dela eta, odola lortzeko modu bakarra da solidarioak diren pertsonek odola beren borondatez eta modu altruistan ematea.
• Gure bizitzako une batean edo bestean biztanle gehienok odola beharko dugu, guretzat edo gure hurbileko norbaitentzat.
• Odol emaile izan daitezkeen pertsonen % 5ek baino ez du odola ematen.
• Odola ematen ez duten pertsonek diotenez, inork odola emateko eskatu ez izana edo informaziorik ez edukitzea dira odola ez emateko duten arrazoi nagusia.

Fagor Electronicak odola emateko kanpaina bultzatzen du, Arabako Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean.