[ tr ] Encabezado Erdieroaleak - berriak

Fagor Electrónica boladan dago

Gure jarduerari buruzko azken albiste guztiak

Azkenean eguzkia aterako da

Written by Super User   |   08 Maiatza 2020

"Garai arraroak ari gara bizitzen…”. Esaldi honekin hasten da Fagor Electrónicaren bideoa, Covid-19ren krisia hasi zenetik lanean jarraitu duen kooperatibetako bat. Horrretarako, kooperatiba osatzen duten pertsonek ahalegin handia egin behar izan dute egokitzapen eta dedikazio aldetik, ekoizpenari eutsi eta egunerokotasunari aurre egiteko. Fagor Electronicak azkar erreakzionatzen jakin zuen Ametic-ek, elektronika-enpresen elkarteak, Madrilgo Hersill, arnasgailu-fabrikatzaileari, elikadura-iturriez hornitzeko egin zuen eskaerari. Bideo hau omenaldi txiki bat da Arrasateko lantegitik, etxeetatik, Thailandiako plantatik edo Hong Kong, Shanghai, Singapur, Boston, Herbehereak eta beste hainbat tokitatik lan egin duzuen guztiontzat. Guztiok eragin duzue proiektua inoiz baino biziago irauteko, Beatlesek abesten zuten bezala, azkenean eguzkia aterako da…

Ikusi bideoa

 

Azkenean eguzkia aterako da