[ tr ] Encabezado Erdieroaleak - berriak

Fagor Electrónica boladan dago

Gure jarduerari buruzko azken albiste guztiak

Fagor Electrónica eta Euskaraldia

Written by Super User   |   20 Azaroa 2020

Guztiok dakigun bezala Euskaraldiaren kanpaina azaroaren 20tik abenduraren 4ra arte iraungo du.
Aurten Ahobizi (euskal hiztunekin eta ulertzen dutenekin euskaraz hitz egingo du) eta Belarriprest (niri hitz egin euskaraz eta nik ahal dudan bezala erantzungo dut) banakako aukerez gain, aukera kolektibo bat dago: Ariguneak (euskara bermatuta dagoen gunea. Arigune izateko bi baldintza bete behar dira: 1) denak izatea ahobizi edo belarriprest eta 2) guneko % 80 ados egotea arigunea izateko.

Fagor Electronican 20 Arigune egongo dira: SK-ko mantentzea, Ingeniaritza, Planifikazioa, SKetako difusioa, SKetako fotolitoa, SKetako Ildoak, SKetako nikelatua, STko fabrikazioa, AE-STko mantentzea, AE-STko fabrikazio burua eta laguntzaileak; AE Fabrikazioko makinak; AEko erreparatzaileak; AEko Faston; Giza baliabideak, Erizaintza, Finantzak, Biltegia, NBetako fabrikazioa; Zerbitzu Orokorrak; Erosketak. Beste guneetan bakoitzak erabaki behar du Ahobizi edo Belarriprest izan nahi duen…

Izan zaitez ahobizi edo belarriprest! Animo!!!

Ikusi bideoa

Fagor Electrónica eta Euskaraldia