[ tr ] Encabezado Erdieroaleak - berriak

Fagor Electrónica boladan dago

Gure jarduerari buruzko azken albiste guztiak

Jaio da Fagor Telecom Txile, aliantza estrategiko baten ondorioz

Written by Super User   |   11 Urtarrila 2021

Fagor Electronicaren Smart Data Services negozioak akordio estrategiko bat sinatu du Txileko enpresa batekin, FlotasNet® soluzioaren salmenta garraio enpresen artean garatzeko.

2014. urteaz geroztik, Fagor Electronica FlotasNet® soluzioaren garapen komertziala lantzen ari da Txileko merkatuan, Cloux SPAren eskutik. Urtez urte, etengabe handitu da FlotasNeten eta soluzio telematiko horren atzean dauden pertsonengan konfiantza duten enpresen eta ibilgailuen kopurua, eta, horri esker, bi enpresek leku bat edukitzea lortu dute Txileko merkatu lehiakorrean.

”Lankidetza hurbileko 6 urte hauetan poztasun asko izan ditugu, bai eta erronka asko gainditu ere, eta Txile da orain esportazioko bigarren merkatua negozio zifraren arabera, eta lehen merkatua FlotasNet® duten ibilgailuen kopuruaren arabera. Beraz, horrek Fagorren eta Clouxen arteko aliantza estrategikoa sendotzea ekarri du”

Azken urtean, 2020an, bi enpresek beren proiekturik anbiziotsuena gauzatu dute: aliantza hurrengo mailara eramatea. Horrek ekarri du Txileren aldeko konpromisoa eta apustua handitzea, Fagor Smart Serviceserako merkatu estrategikoa den heinean; izan ere, merkatu horretan posizionatu nahi dute, abangoardian teknologikoan dauden garraio enpresentzako soluzio erreferente gisa.

Eredu berri horri esker sortu da Fagor Telecom Txile SPA, bi enpresek bat egitearen ondorioz, eta Txileko lurralde osora, orain arte jardun izan duten eskualdeetatik haratago, hedatzeko asmo sendoarekin. "Seguru gaude gero eta garraio enpresa gehiago eta garraio enpresa handiagoak izango direla FlotasNet® soluzioan eta Fagor SDSn konfiantza jarri eta produktibitateari, segurtasunari, erabakiak hartzeari eta bezeroak informatzeari buruz dituzten helburuen lorpenean bidelagun izateko aliatu teknologiko gisa aukeratuko dutenak".

Jaio da Fagor Telecom Txile, aliantza estrategiko baten ondorioz