TRIACS Fagor
TRIACak egoera solidoko erdieroaleak dira, txandaka jarritako p eta n erako materialez osatutako bost geruza dituztenak, azken egituran p-n erako lau lotura sortuta, bi SCR antiparalelo moduan banatuta.
SCRak ez bezala, TRIACak bidirekzionalak dira, eta korrontea noranzko batean zein bestean joan daiteke desarratzeko unean. Hori dela eta, Triac-ak oso egokiak dira korronte alternoko (CA) kommutazio zirkuituetan oro har erabiltzeko. Pizte/itzaltze funtzioetarako erabili daitezke hainbat aplikaziotan, esaterako errele estatikoetan, beroketaren erregulazioan, indukzio motorrak pizteko zirkuituetan… edo argi erregulagailuetan fasea kontrolatzeko, motorren abiaduraren kontrolagailuetan...
Fagor markako TRIACak muntaketa erradialerako zein azalean muntatzeko formatuetan daude eskuragarri. Kommutazio handiko bertsioak karga induktiboetako zirkuituetan erabiltzeko gomendatzen dira bereziki, kommutazio handiko ezaugarriak dituztelako.
Logic level bertsioak zuzenean behe potentziako eroaleekin harremanetan jartzeko diseinatuta daude, esaterako, mikrokontrolagailuekin edo zirkuitu integratuekin.
Barruan zeramikazko plaka bat jarrita J/P serieek 2500VRMS-ra arteko isolamendua eskaintzen dute, aldi berean UL 1557 araudi estandarrak ezartzen duena betez (erreferentziako fitxategia: E320541 3.Bol).
Berria
-
Produktu linea
-
Formatoa
- D2PAK 72
- DPAK 42
- INSULATED TO-220AB 106
- INSULATED TO3P 12
- IPAK 33
- SOT223 9
- TO220AB 184
- TO220F 153
- TO3P FP 2
- TO92 9