• Heroe: Zure aholkularia floten kudeaketarako

    Zure aholkularia floten kudeaketarako

    Aditu bat izango duzu benetan behar dituzun zerbitzuak aukeratzen laguntzeko

  • Heroe: Zure ibilgailuen erregai gastua murriztu nahi duzu?

    Zure ibilgailuen erregai gastua murriztu nahi duzu?

    Erregai kontsumoa murrizteko proiektu integralak egiten ditugu, zure ibilgailura, zirkulazio motara eta gidarietara egokituta.

  • Heroe: Tresna erabilgarria erabiltzaile guztientzat

    Tresna erabilgarria erabiltzaile guztientzat

    Garraio eta logistika prozesuan esku hartzen duten guztiek dute beren lekua Flotasneten

  • Heroe: Markatu aldea

    Markatu aldea

    Garraiatu, ondo egiteaz gain, modu efizientean ere egin behar da, eta bezeroari informazioa emateari dagokionez, Flotasnetek lagundu egingo dizu.

  • Heroe: Zure merkantzia zaintzen dugu

    Zure merkantzia zaintzen dugu, gurea balitz moduan

    Jakin ezazu une oro zure merkantzia non dagoen eta nola dagoen

FAGOR ELECTRONICA ENPRESA LIDERRA
FLOTEN LOKALIZAZIOAN ETA KUDEAKETAN

FAGOR ELECTRONICA hornitzaile liderra da floten lokalizaziorako, kudeaketarako eta kontrolerako irtenbideak ematen. Baina ez hori bakarrik, haratago goaz: aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dugu, enpresaren jarduera oinarritzat hartuta, zure aholkulari bihurtzen gara, kostuak murrizten laguntzeko eta zure enpresari etorkizuneko proiekziorik izaten uzten ez dioten arazoak konpontzen laguntzeko. Flotak kudeatzeko eta lokalizatzeko ditugun sistemak funtsezko elementua dira garraio eta logistikako edozein enpresaren kudeaketa lanak optimizatzeko, eraginkortasuna hobetzeko eta kostuak murrizteko. Aldez aurretik agintzen dizugu zure enpresaren flotaren kostuak %20 murrizten lagunduko dizugula (aurreztea erregaian, gidarietan, aseguruetan, komunikazioetan, mantentze lan eta konponketetan, trafikoko langileetan, etab.), bermatuta dago! Adituak gara GPS lokalizagailuetan, takografo digitaletan, CAN BUSean, sentsorikan, trazabilitatean, segurtasunean, aseguruetan… flotaren errendimenduaren funtsezko aldagaiak neurtuz eta ondoren neurri zuzentzaileak aplikatuz zure enpresari floten kontrola hobetzea ahalbidetuko dion zerbitzu multzoa. Neurtzen ez dena ez da kontrolatzen eta, beraz, ezin da hobetu. Lehiakorra izan nahi baduzu eta zure sektoreko beste enpresetatik bereizi nahi baduzu, gaur egun aldaketa hori FAGOR ELECTRÓNICAren floten kudeaketarako sistema ezarrita baino ezin da egin.