Fagor Electrónica boladan dago

Gure jarduerari buruzko azken berri guztiak

Fagor Electronicaren Smart Data Services negozioa eta Mondragon Taldea, ChainGO startuparen akziodunak

Written by Super User   |   11 Urtarrila 2021

ChainGOk, blockchain teknologian oinarrituta industriako logistikorako software soluzioak garatzen dituen startupak, eta Fagor Electronicak akziodunen akordioa sinatu dute.

Fagor Electronicaren Smart Data Services negozioak 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka garraioaren eta logistikaren sektorean, FlotasNet ®, Ubika eta SmartDataCar soluzioak eskaintzen, eta orain ChainGO startupean sartu da, ChainGOk arrakastaz itxi duen finantzaketa txandan parte hartuta, guztira 950.000€-ko inbertsioa bereganatuz.

Fagor Electronicaren Smart Data Services negozioak logistikaren eta garraioaren kudeaketarako hainbat software soluzio eskaintzen ditu, enpresei beren prozesu logistikoak optimizatzen eta operazio logistikoak errentagarri egiten laguntzeko. FlotasNet® flotak kudeatzeko soluzio bat da, salgaien eta bidaiarien garraiorako flotei zuzendua; Ubika, berriz, hornidura kate osoa kontrolatzeko plataforma bat da, enpresa kargatzaile eta fabrikatzaileei ikusgarritasuna eta kontrola emateko; eta, azkenik, SmartDataCar ibilgailu konektatuko soluzio bat da automobilgintzaren sektorerako, renting enpresetarako eta ibilgailuak muntatzen dituzten enpresetarako, besteak beste.

“Fagor Electronicarako aukera handia da ChainGOren lantaldean sartzea, hasiera-hasieratik feeling ona egon da bi konpainien artean, eta, gainera, akordio estrategiko bat ezarri dugu, gure produktuen arteko sinergiak garatzeko, bereziki Ubikarekin; uste dugu asko ikas dezakegula ChainGOren giza taldearengandik", adierazi du Marcos Sanchezek, Fagor Elektronicaren Smart Data Services negozioko zuzendariak.

ChainGO, berriz, Lanzadera, Airbus Bizlab eta Muchbita azeleragailuek babestutako enpresa bat da, eta elkarlanezko online plataforma bat garatu eta merkaturatu du inportazio/esportazio prozesu batean parte hartzen duten hornidura kateko eragileek dokumentazioa, informazioa eta komunikazioak elkarren artean errazago trukatzeko. Horrela nabarmen murriztuko dira operazio horiek kudeatzeko denbora eta kostu ekonomikoa. Inbertsio prozesu berri horrek bultzada handia emango dio bere jarduerari eta, beraz, ChainGOren helburua da bere mugak irekitzea eta Europan eta Estatu Batuetan kokatzea, merkatu nazionalean duen presentziari eutsita.

"Plazer handia da ChainGOren etorkizunerako hain garrantzitsua den inbertsio txanda honen itxiera behar bezala amaitu ahal izatea. Logistikaren eta salgaien garraioaren sektoreetan hainbesteko esperientzia duten enpresen laguntza izatea da, zalantzarik gabe, albisterik onena; izan ere, garbi daukagu beharrezkoa denean bere gida eta aholkua eskatuko dugula", azaldu du Andres Garridok, ChainGO Techeko CEOk eta enpresaren sortzaileetako batek”

Inbertsio horretan, Fagor Electronicak Mondragon Taldearen Sustapen Zentroa du euskarri, hari esker egin ahal izan baita inbertsio hori. Izan ere, korporazioaren bitarteko finantzarioa den eta Clave Capitalek kudeatzen duen Mondragon Promocion Fondoaren bitartez egin da inbertsioa. "Guretzat, Mondragon Taldearen Sustapen Zentrotik, oso garrantzitsua da Taldeko gure enpresei egungo eta etorkizuneko negozioak garatzen lagun diezaieketen negozio aukerak identifikatzea, eta, zentzu horretan, ChainGOn Fagor Electronicarentzat aliatu ezin hobea ikusi genuen", adierazi du Santiago Mendirichagak, Mondragon Taldeko Sustapen Zentrokoak.

Clave Capitalek nabarmendu du "ChainGOk zentzuz erabili dituela Blockchain teknologia eta Smart Contractak bere ChainGO Freight plataforman, eta horri esker hornidura kate osoa oso eraginkorra eta trazagarria izan daitekeela esportazio/inportazio operazio konplexuetan; beraz, horrek balio handia emanb diezaioke Fagor Electronicari". Hala adierazi du Alberto Bermejo Urietak, Clave Capitaleko Inbertsioen zuzendariak.

Ikusi bideoa

Fagor Electronicaren Smart Data Services negozioa eta Mondragon Taldea, ChainGO startuparen akziodunak