Unitateak zerbitzu gama zabala eskaintzen du elektronikaren industriaren alorrean
Enpresa egokia, malgua eta berritzaile izateko bokazioarekin, erantzuna azkar eta bezeroarengana orientatuta ematen duena eta kalitate eta zerbitzuari dagokienez bikaina dena, eta bere produktuen elektronika fabrikatzeko lanak azpikontratatzen dituzten enpresei lehiarako abantailak eman nahi diena. Fagor Electronica 1996an hasi zen jardunean, telekomunikazioen sektorerako osagaiak fabrikatzen. Urte hauetan, berrikuntzan egindako bideari eta sektorean duen esperientziari esker, aurrera egin ahal izan du, soluzio gama zabal bat eskaintzeraino.