Berriak
11.07.25TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025, unibertsitateko talentua kooperatibismotik bultzatuz

FAGOR Taldeak bat egiten du TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025 edizio berriarekin, unibertsitateko ikasleen lana saritzea helburu duen ekimenarekin.
Lan hauek XXI. mendeko erronka nagusiei aurre egiteko proposamenak jasotzen dituzte.
Honako arloetan oinarritutako lanak sarituko dira: eraldaketa digitala, energia trantsizioa, jasangarritasuna, berrikuntza soziala edo kooperatibismoa.
Parte hartu ahal izango dute 2024ko urritik 2025eko irailera bitartean TFG edo TFM bat aurkeztu duten ikasleek.
Deialdia 2025eko irailaren 30era arte egongo da zabalik, eta guztira 26.250 euro banatuko dira sari modura. Informazio gehiago eta izen-emateak: https://shakinghub.com/premios-tfg-tfm-mondragon-sariak-2025eu/?lang=eu FAGOR Taldeak gonbidatzen zaitu ekimen hau zabaltzera eta gazte talentu konprometituari bidea irekitzen laguntzera.