Berriak
06.11.25Fagor Electronicak parte hartu zuen Hizkuntzen Kudeaketa Praktikak partekatzeko V. Topaketan

Atzo goizean, Fagor Electronicak parte hartu zuen Hizkuntzen Kudeaketa Praktikak partekatzeko V. Topaketan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eta Euskalit. Kudeaketa Aurreratua-Gestión Avanzada antolatuta, Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldi honetan lau erakundek euskararen kudeaketan ditugun praktika onak partekatzeko aukera izan dugu. Fagor Electrónican, gure hizkuntza irizpideen neurketa egiteko auditoria sistematika aurkeztu dugu, hizkuntzen kudeaketan etengabeko hobekuntza bilatuz. Eskerrik asko antolatzaileei eta gainerako parte-hartzaileei euren ekarpenengatik eta esperientzien trukeagatik. Horrelako topaketek erakusten dute hizkuntza kudeaketa eraginkorra posible dela, enpresa eta erakunde guztien artean lankidetza sustatuz.